G. M. ZUBIARRAIN
ORTZAIZE

Sendotu eta kontzientziak astinduko ditu Ortzaizeko elkartasun sareak

Uztaileko atxiloketek Nafarroa Behereko herrian eragindako zirrara akuilu, erronka berriak aitortu dizkio bere buruari herriko elkartasun batzordeak. Hala erabaki dute egin berri duten batzar irekian. ETAren aurkako azken operazioa izan den Baigorriko jende batzuk ere bertaratu ziren.

Polizia operazio hartan atxilotutako Graxi Etxebeherek dio herrikideek «azalpenak behar» dituztela gertatuaz, jakin behar dutela «zertan garen» Euskal Herrian, «zertan den bake prozesua». Gatazka «bertan eta bixi-bixi» delako, horretaz aritzeko bazkari bat antolatuko dute azaroaren 15erako. Konferentzia sorta bat ere prestatzen ari dira.