Avironek sailkapeneko bigarren postua begiz jota duela hartuko du Perpinya

Baionako Avironek lau puntuak lortu behar ditu gaur Perpinyaren aurka. Bi taldeak daude goialdean, eta bien asmoa da Top 14ra zuzenean igotzea, baina hori aurreneko sailkatuak bakarrik lortzen du, eta, denboraldiaren hasiera izan arren, puntuek sekulako garrantzia dute, inork ez baitu dagoeneko atzeratu nahi. Baionako taldeak 18 puntu ditu eta 21, Kataluniakoak. Gaur zuri-urdinek garaipena erdietsiko balute, pasatu egingo lukete Perpinya eta bigarren jartzeko modua izango lukete, lehenengo doanak, Lyonek, 26 puntu dituelako. Galtzeak, berriz, min egingo lioke Baionari, aurkari zuzen bati abantaila ematea izango bailitzateke. Neurketa 20.45etik aurrera jokatuko da.