Gizatasuna
Parisko hilketak gertatu eta gutxira ezagun batek «bere gizatasuna adierazteko» Facebookeko profilari Frantziaren bandera eranstera derrigortzen zuen mezua idatzi zuen Senegaleko lagun baten orrian. Hark kasurik egin ez. Boko Haramen sarraskiak hasi zirenetik, ezagutzen dituen europar zurien artean batek ere ez du Afrikako herrialdeen alde ezer esan, are gutxiago banderarik beren profilari erantsi. «Senegaldar hauek kolonizatu hutsak dira», esan zidan. Esan nion Euskal Herriko ezagun batek bere horman idatzi zuela, profilean frantses banderarik ez zutenen harira, besteen heriotzarekiko “sentikortasuna” galdu dugula. «Zergatik ez Libanoko bandera jarri? Edo Kenyakoa? Edo Siriakoa?».
Erantzunik behar ez duten galderak dira horiek. Herrialde arabiarretan edo Afrikan gatazka egotea “normala” da. Normala ez dena da Europan –ez kontinentea, baizik eta «Europaren ideiarekin» lotu ohi diren herrialdeetan– halako hilketa masiboak gertatzea. Europan gatazkak lege eta diplomazia bidez konpontzen dira. Hortik zergatik den Europa mundu zibilizatuaren gailurra. Berdin du duela gutxi Tony Blairrek onartu izanak ISISen sorrerarekin lotura estua duela Iraken kontrako gerrak zonaldean zabaldu zuen ezegonkortasuna. Gerra piztea eragin zuten datuak faltsuak ziren. Zenbat jende ari da Europa hiltzen beste herrialde batzuetan, “demokraziaren” izenean? Bizitza batzuek gehiago balio dute, eta haiekiko enpatiaren arabera neurtzen da gure gizatasuna.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
