KLIK

Hasi dira orgak betetzen

Azken bi urteetan egin den moduan, Euskal Herriko saltoki zenbait elkartasunaren plaza bilakatu dira bi egunez. Atzo abiatu zen Elikagaien Bilketa Handia (aurtengo kanpainaren gaineko informazio gehiago GAUR8ko 18 eta 19. orrialdeetan duzue) eta irudian ikusten den Donostiako saltoki honetan bezalaxe, boluntarioek lan mordoa izan zuten erosleek emandako produktuekin orgak betetzen.Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS