Erretorika
Guciak gaiac dira [gizonak]; baña asco izcunde eder edo elocuenciaren erreglaquin landu ta bruñituac bezala; beste asco erregla gabe beti moldacaitzac gueratcen dira. (…) Argatic erretoricaren artea naturalezari laguntceco da; berezco izcundea bacoitzagan moldatceco ta poliquitceco da; itzac noiz era onetan, noiz bestean, noiz estutu edo guchitu, noiz lasaitu edo zabaldu, noiz goratu, noiz beratu, noiz luzatu, noiz laburtu erreglac dirade. Eusquerac berez itzquera añ bici, añ gozo, añ apañdu ta ederrac, nola beste lengoagec ditu. Baña oriec ondo daquizquiena nor da?».
Agustin Kardaberazek 1761ean argitaratu zuen “Eusqueraren berri onac”. Beste zenbait gogoeta eta ikasbideren artean, eta erretorika klasikoari jarraituz, Kardaberazek ohartarazten digu hizkera naturala ez dela nahikoa hizkuntza dotorea erabiltzeko, hizkuntza edertuko duen jakintza behar dela landu.
Kontalariak jende aurrean ekiten dio bere jardunari, gorputza bezala hitza ere erabilita.
Kontalariak hizkuntza du komunikatzeko tresna, istorioak edertzeko baliabidea. Hizkera traketsa erabilita ipuina trakestu egingo du. Kontalariak jende aurrean jartzerakoan hizkuntza eredu bat eskaintzen du eta hori ardura handia da, batez ere haurren aurrean delarik.
Kontatzen dituen ipuinak maite baditu, soineko dotorearekin jantzi beharko ditu. «Au gauza ciertoa».

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
