Web obesitatea
Web obesitatea kontzeptuak webgune baten gehiegizko pisuari egiten dio erreferentzia. Ez bereziki kalitate oneko irudi eta erresoluzio handiko bideoak erakusten dituzten webguneei kasu eginez, testu soilez elikatzen diren webguneen gehiegizko pisuari baizik.
Maciej Ceglowski errusiarrak azterketa sakona egin du ildo honetan. «Urtetik urtera hazten» doan arazoa dela dio eta «ez dagoela nola justifikatu». Bere ustez, «webgune bateko artikulu batek ezin du Leon Tolstoiren “Anna Karenina” nobelak baino gehiago pisatu, hau da, 1,8 MB». Webgune baten batez besteko pisua, ordea, 2,2 MBekoa da. Eta kasu ironiko bat aipatzen du. Bada artikulu bat sarean, webgunearen errendimendua hobetzeko modua azaltzen duena. Eta artikulu horrek, berak bakarrik, 3,1 MB pisatzen du. Ildo beretik, Twitterreko txio bat web nabigatzaile batekin irekitzeak 900 KB pisatzen duela dio (Tolstoien nobelaren erdia). Eta txio batek 140 karaktere ditu. Pentsa.
Detaile hutsala dirudien arren, webguneen gehiegizko pisuak webgunea bera atzigarria ez izatea ekar dezake. Ezin kargatzea. Edo oso poliki funtzionatzea. Eta erabiltzaileari eskaintzen zaion esperientzia negatiboa da. Eta agian ez da berriz itzuliko.
Egun, informazio bilaketa eta nabigazioaren %80 smartphoneetatik egiten da. Eta horrexegatik, oso garrantzitsua da webguneak mugikorretara egokituak izatea eta euren pisua kontrolatzea. Erabiltzaile mugikor baten esperientzia positiboa izango bada, webgunea kargatzeko prozesua azkarra eta efizientea izango delako baita.
Detaile hau benetan garrantzitsutzat jo zuten, iazko ekainean, “New York Times”-en. Erredakzioko langileei euren ordenagailuetatik eurek sortzen duten webgunerako atea itxi zieten, webgunera euren smartphonetatik sartzera behartuz. Esperimentuaren helburua erredakzioko kideak smartphonen erabilera masiboaz eta webgunearen pisua jaistearen garrantziaz jabetzea zen.
Detaile bat izanagatik, ez baita detaile hutsal bat, webgune astunek Interneten esentzia zikintzen baitute.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
