Amama
Iparretik hotza heldu den bitartean, hegotik Asier Altunaren azken filmaren harrabotsa heldu da asteon Lapurdira. Bidasoa igarota, Urruñan, Donibane Lohizunen eta Baionan aurkeztu da filma zuzendaria bertan zela, eta jatorrizko hizkuntzan egin da, euskaraz, frantsesezko azpitituluekin. Ez da ohikoa halako filmik aurkitzea karteldegian, eta ikuskizun dago zer nolako harrera izanen duen, edo behintzat, zenbat denboraz iraunen duen gainerako filmen artean. Baina hastapena ederra izan da, filma bezala; ostegunean adibidez, Donibane Lohizuneko zinema nagusian eskaini zen, eta gau horretan bazituen bi lehiakide indartsu, Tarantinoren ”Les 8 salopards” eta ”Star Wars: Le Réveil de la force”, biak superprodukzioak, sortzeko bezala publizitatzeko aski euskarri eta baliabide dituztenak. Egia da haiek ez zirela estreinaldi, baina biei hartu zien gaina “Amamak”, Altunarenak «sold out» txartela eskegi baitzuen, izarretako gerrak 92 toki huts eta Tarantinorenak 260 zituzten bitartean. Eta ikusgarriena ez zen aretoa bete-bete ikustea, zer nolako jendeak betetzen zuen ohartzea baizik; hau da, euskal hiztunak soilik elkartuko ginela uste genuenean, gehiago ziren beste ama hizkuntza bat zutenak, eta hurrengo egunean gauza bera gertatu zen Baionan. Agian, zinema geletako filmak hautatzen dituztenen artean zerbait sortuko du datu honek, eta agian, jarraipena izanen du, kalitatezko sorkuntzak badaudela ohartuko dira, nahiz euskaraz izan. Edo justuki, euskaraz direlako.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
