Kanala zabortegi

Parisko Saint Martin kanaleko garbiketa lanek agerian utzi dute aspaldi baliagarri izan eta denborarekin zabor bilakatu diren tresna ugariren zabor tegi bilakatu dela. Hilabete honetan zehar garabien eta hondeagailu en laguntzarekin kanalaren barrenean pilatutako lokatza kendu nahian da biltza, baina kutxa gotorrak, gurpildun aulkiak, bizikletak, motorrak eta Gabonetan erabilitako apaingarri ugari ere atera dituzte. «Arriskutsuak diren objektuak ere topatu ditugu, fusil bat edota errebolber bat esaterako», zehaztu du Jean François Rauch, Parisko kanalen arduradunak. Orain hamabost urte garbitu zuten azkenekoz modu honetan eta orduan baino botila gehiago ateratzen ari dira oraingo honetan, besteak beste, ingurua gazte askoren aisialdi eremu bilakatu delako azkenaldian. Gainazalera atera dituzten objektuak ugariak badira ere, ura ez dagoela bereziki kutsatua nabarmendu nahi izan dute garbiketa arduradunek.

90.000 metro kubiko ur aterako dituzte orotara, kanalaren hondoa garbitzeko eta bertan bizi diren arrainak eremu elektrikoen bitartez ari dira harrapatzen. Dagoneko 15 espezietako 1.250 kilo arrain batzea lortu dute.