Ez gara inorenak
Sufragistak” filmeko une batean, «zuk zergatik nahi duzu bozkatzeko eskubidea?» galdetzen dio senarrak emakume protagonistari. Emazteak sinpleki erantzuten du, «zuk nahi duzun arrazoi beragatik». Borroka ez zen ez sinplea, ez eta erraza ere, izan eta akaso horregatik eskubide hau eskuratuta dena egina dagoela iruditzen zaie askori.
Boto eskubidea, finean, kolektiboa bada ere, norberak gauzatzen du eta arlo pribatuan geratzen den bitartean ez dago arazorik. Baina emakumeen publikotasuna oraindik onartzen ez duenik bada, Shakira denona dela dion mezua zabaldu eta onartzen dutenak, kasu.
Filmaren amaieran negar egin nuen, 1912ko Londresen boto eskubidearen alde borrokatu ziren emakumeen istorioak eta historiak hunkituta. Baina boto eskubidea dugun 2016. urtea nuen zain. Zain nuen emakume bat gizon ororen jabetza dela baieztatzen duen zigorrik gabeko pankarta; zain nituen politikagintzan duintasuna besterik erakutsi ez duen CUPeko Anna Gabrielen kontrako irain matxistak; zain nituen erreferente feminista den Brigitte Vasalloren kontrako mehatxuak. Zinema aretora itzuli nahiko nuke, filma aldatu eta, 1912ko emakumeengandik jasotako metodoei jarraiki, emakumeok beraienak garela diotenek betetako futbol zelai bati su eman eta kiskaltzen doala ikusi, boto-txartelekin palomitak egiten ditugun bitartean.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
