«21 aulki» errezitaldi zikloa Oiartzungo 100TZE sormen espazioan
“21 aulki” izeneko mikroerrezitaldi zikloa antolatu du Oiartzungo 100TZE sormen espazioak eta urtarrilean hasi eta apirilera bitarte Josu Landa, Goiatz Labandibar, Jose Luis Otamendi eta Metrokoadroka kolektiboko kideak izango dira errezitaldiak eskaintzen. Lehenengoa bihar bertan izango da. Josu Landak “Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du, Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan plazaratutako antologia oinarri. Bigarren hitzordua otsailaren 25ean izango da, Goiatz Labandibarrekin, eta hurrengo saioa martxoaren 17an izango da, Jose Luis Otamendirekin, eta apirilaren 28an, antzerki-irakurketa eskainiko du Metrokoadrokak.

Topics of the day
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Topics of the day
«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Topics of the day
Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Topics of the day
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Topics of the day