Lapatxeko zabortegiaren geroa bihar erabakiko dute batzarrean
Azpeiti, Azkoiti, Errezil, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Bidania-Goiazko ordezkariak biltzen dituen Urola Erdiko Mankomunitateak bihar erabakiko du GHK erakundeak Lapatxeko Zabortegiaren gainean egindako eskariari zein erantzun eman.
Ohar batean azaldu zuenez, Mankomunitateak iazko azaroan aho batez erabaki zuen otsailetik aurrera Gipuzkoako gainerako herrietako zaborrik ez jasotzea, teknikarien arabera «horrela jarraituz gero Mankomunitateko udalerriek ezingo zutelako euren zaborra bertan isuri».
Zehaztu dutenez, GHK-k erabaki hori bertan behera uzteko eskatu dio idatziz Mankomunitateari, eta beste eskakizun batzuen artean, Gipuzkoa osoko zaborra jasotzen jarrai dezala eskatu dio.
Batzarkideek bihar erabaki beharko dute azaroan hartutako erabakiari eutsiko dioten edo gainerako gipuzkoarrek sortzen duten zaborra onartzen jarraituko duten, jakinda hiruzpalau hilabetean zabortegiak gainezka egingo duela, teknikari en txostenek ohartarazten dutenez.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
