«Zirrika, irrika... musika!», klasikoari eskua emanda
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken abentura da “Zirrika, irrika... musika!” proposamena, baina ez bakarka osatutakoa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Kaabestri hari-laukotearekin batera garatutako lan laburra da, 45 minutu inguruko iraupenekoa eta egunotan Miramongo egoitzan eskaintzen ari direna. Hiru eta sei urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizunak algara eta jokoen bidez musikak eguneroko bizitzan betetzen duen lekua islatzen du eta musikaren historiako konpositore nagusienetako batzuen lana hurbiltzeko aukera ere bada.
Eskola Kontzertuen baitan, bihar eta asteartean ikasleei zuzendutako emanaldiak eskainiko dituzte pailazoek Miramonen, eta aurrerantzean beste hainbat herritan izango dira, Zestoa, Deba, Azpeitia, Beasain, Ereñotzu, Berrobi, Errenteria, Berastegi, Orio, Oiartzun, Ataun eta Donostian, 1.700 haur baino gehiagoren aurrean.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
