Musikaren itzulerak (I)
Gertakari bitxia da rock zuzenekoetan jazo ohi dena. Musika taldeek azken abestia joko dutela eta badoazela iragartzen dutenean, keinu edo imintzioa baino ez da berriro segituan itzultzeko, antolatuta eta pentsatuta dutelako zenbat abesti gehiago joko dituzten zuzenekoari benetako amaiera emateko. Hori “bis” esaten zaio. Ikusleek «beste bat» oihukatu baino lehen musika taldeak programatua du nolakoa izango den agertokirako buelta. Nahiz eta «beste bat» eskatu duten ikusleak gutxi izan, beti joko dituzte gutxienez hiru edo lau abesti gehiago. Taldearen estrategia da bukaerarako lau kanturik entzutetsuenak gordetzea, jendea hunkitu, pozik utzi eta taldea berriro ikusteko gogoarekin uzteko. Ezin zehaztasunez esan noizdanikakoa den egun ezagutzen dugun “bis” mota hori; 80ko hamarkadan kokatuko nuke, euskal rock erradikalaren garaian. 70eko urteetan bisek zeukaten esanahia bestelakoa zen; emanaldia bukatu ondoren ikusleek itzulera eskatzen zuten lehenago jotako abesti bat errepikatzeko; horregatik «bis» hitza. Agian, kantu errepertorio osoa joko zuten, baina singlea errepikatu egiten zuten jendeak horrela eskatuta. Esan daiteke taldeek agortu egiten zutela errepertorioa eta ez zutela kantu gehiago eskaintzeko. Garai hartan programatzen zutena azken bis-a zen, zein abesti errepikatuko zuten. Egun, taldeek emanaldi berean kantu bera birritan joko balute, kritikak jasoko lituzkete. Badira bisik egiten ez duten taldeak eta erabaki bikaina da.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
