«Desde la montaña de la memoria» liburua aurkeztuko du asteartean Agustin Bilbaok

Agustin Bilbaok “Desde la montaña de la memoria” poema liburua aurkeztuko du asteartean, martxoak 1, Bilboko Deusto liburu-dendan, 19.00etan. Aurkezpenean lagun izango ditu Bilbaok Pablo Zapata idazlea eta Josetxu Gago liburuzaina. «Agustin Bilbaok naturari, gizarteari, bere jendeari eskua ematen ahalegintzen saiatzen zela esan zuen ‘Viento del Norte’ bere lehen olerki-bildumaren aurkezpenean, eta hori da ‘Desde la montaña de la memoria’ irakurtzean nik dudan sentsazioa», esan du liburuaz Llun Saumell idazleak.