EHUko Pintura Masterreko ikasleen lanak ikusgai Araba aretoan
“Desirada” izena du EHUko Arte Eder Fakultateko Pintura Masterreko ikasleek egindako lanen erakusketa kolektiboak. Vital Fundazioaren Araba aretoan dago ikusgai datorren martxoaren 21era bitarte. Erakusketa hau ikasturteko bigarrena da eta hirugarren bat ere izango du, ikasturte amaieran. «Araba aretoan pintura proposamen oso anitzak gozatzeko aukera dago. Estetika figuratiboetatik –batzuk ‘fotorrealista’ deritzenak– abstraktuenetaraino, figurazio espresionistak direnetik pasatuta», diote antolatzaileek. Beñat Krolem, Araceli Jalon, Ander Etxaniz, Gabriel Coca, Aitana Campo, Maria Aparicio, Ivan Chacon eta Fernando Villena daude artelanen egileen artean, besteak beste.

Euskal Herria
Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

Topics of the day
«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

Topics of the day
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Topics of the day
Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

Topics of the day