Debako Arte Eskolan izena emateko epea, zabalik

Debako Arte Eskolako udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da jada. Arte Grafikagintzako ikastaroak eskainiko dituzte. Ekainean, Litografia Hastapen ikastaroa emango da eta uztailean Grabatu Kalkografia ikastaroa, Serigrafia lantegia eta Litografia lantegia izango dira.