Pub(l)ikoa
Egin dezagun eztabaida pubikoa publiko. Pubikoa, generoen araberakoa baita egun pareta arteetan egiten den bereizketa bakarra. Zakil/alu pubiko ez publikoak. Pubis sexatuak. Gogoeta ankerrak. Eztabaida antzuak.
Baina esan, irakurle, zenbat aldiz sentitu duzun nazka bi mutiko musuka ikustean. Zenbat aldiz bultzatu zaituen indar ezkutu batek homosexualitateaz pentsatzera, zenbatetan egin diozun izkin marikoi bati eta zenbatetan itxi duzun ipurtzuloa, arnasari ezin eutsi. Aitor ezazu noiz edo noiz aritu zarela zirkulu itxietan gaiaz gaizki esaka, ez ulertuarena egiten, eta hobengabetasunetik ustez egindako galdera pozoitsuak jaurtitzen. Nahiago duzu zure oinordekoa homosexuala izango ez bada; eta badakizu.
Legea alde dugula esango dute. “Ezkon zaitezkete, umeak eduki ere bai”. Jakina. Eta bi ama izango ditu, edo bi aita, familia koloretsua baita, Pirritx eta Porrotxen abestietan bezala. Baina laster ohartzen gara, gu, zakur berdeok, estralurtarrena dela etxetik barrura dugun eredua eta “normaltasun”, “askatasun” edo modako hitzetatik bereziki urrun dagoela gure seme-alaben etorkizun gertua. Eta jakin, hau ez dela zigor zutabe bat, ez aurpegiratzeko asmoz idatzitako egia zerrenda ere, errealitatearen argazki sinpleena baino ez. Edo ez zara ohartu zer mugitzen den pentsamendu pub(l)iko bakoitzaren baitan?

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
