Brontzezko maila ere martxan ipiniko da gaur Erandion eta bihar Elantxoben

Hamalau traineruk hartuko dute parte ofizialki gaur Erandion hasiko den KAE-2 Ligan: zazpi bizkaitar (Arkote, Mundaka, Elantxobe, Getxo, Iberia, Lutxana eta Kaiku B), lau gipuzkoar (Donostiarra B, Hibaika, Oiartzun eta Zumaia B) eta hiru kantabriar (Camargo, Colindres eta Santoña). Guztira hamalau estropada puntuagarri izango dira eta beti bezala lehen sailkatuak hurrengo urtean KAE-1 Ligan aritzeko txartela eskuratuko du zuzenean. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, igoera play-offa jokatuko dute KAE-1 Ligako azken-aurreko sailkatuarekin bi jardunalditara.
Gaur, 16.30ean hasita, XXIX. Erandioko Bandera ipiniko dute jokoan. Erlojupekoa izango da, ontziak bi txandatan banatuta, eta bete beharreko ibilbidea betikoa. Bihar, berriz, 12.00etan hasita, XIX. Elantxobeko Estropada–Grupo Idar Ikurrinaren txanda izango da, itsas zabaleko estropada. Lehen txandan sei ontzi irtengo dira (3+3), eta gero lauko beste bi izango dira.
Maila honetan pronostikoak egitea ez da erraza izaten, baina aurreko larunbatean punturik banatzen ez zuen aurkezpen estropada bat egin zuten Donibane Lohizunen, eta bertan Arkotek irabazi zuen Getxori 30 ehuneneko aldea aterata. Emozioa, beraz, egongo dela dirudi.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
