J.L.
Harri-zulatzea

Burdin Gazteak taldeak doi-doi eskuratu du garaipena Binakako saioan

Burdin Gazteak taldeak irabazi zuen Binakako Txapelketako lehen saioa, eta emozio handikoa izan zen, gainera; izan ere, zentimetro bakar batek  erabaki zuen norgehiagoka hau.

Burdin Gazteak taldeak 11 zulo eta 4 zentimetroko marka egin zuen, eta zentimetro bat gutxiago egin zuen bigarren sailkatu zen Ereñok. Hirugarren postua, berriz, Aldai Alde 1 taldeak eskuratu zuen, 9 zulo eta 10 zentimetroko markarekin. Atzetik, Kabiezes 2, Kabiezes 1, Errekatxo, Las Karreras eta Aldai Alde 2 geratu ziren.

Gainera, azken egun hauetan Bizkaiko final bat baino gehiago jokatu dira. Lokotx-biltzen hiru jokatu dira, eta nesketan Goizalde Aransolo izan da txapelduna. Ainhoa Ortega eta Erika Rojas izan ditu atzetik. Mutiletan, berriz, Aritz Martin izan da nagusi, eta atzetik, Ekaitz Salgado eta Sendoa Larrea sailkatu dira.

Gazte mailakoan, Iñigo Rikek eraman du txapela. Orga-jokoan, Drame izan da berriro ere nagusi, eta haren atzetik geratu dira Salterain eta Zelailuze.