Zugarrondok zentimetro batzuengatik lortu du garaipena
Albaro Zugarrondok irabazi zuen atzo eguerdian Iruñean jokatutako herrialdeko Orga Txapelketa. Zentimetro gutxi batzuengatik izan zen, baina nahikoa txapela lortzeko.
2 itzuli eta 2,80 metro egin zituen eta horrekin nahikoa izan zuen helburua betetzeko. Callaghanek, aldiz, 2 itzuli eta 1,65 metro egin zituen. Hirugarren postuan, berriz, Fernandez sailkatu zen, itzuli bat eta 3/4 eginda. Urrutia ere aritu zen, baina min hartu zuen, eta ezin izan zuen saioa amaitu.
Gaurkoa
Gaur ere jaialdia izango da Iruñeko Foruen plazan, 12.00etan hasita, eta Nafarroako Hirugarren Mailako aizkolarien kanporaketa izango da ekitaldi garrantzitsuena. Patxi Mindegia, Telletxea, Etxeberria, Garcia, Gogortza, Agirre, Flores, Jaka, Pagola, Etxekonanea, Gorriti, Duch eta Kañamares VI.a lehiatuko dira. Bakoitzak bi kana-erdiko ebaki beharko ditu. Jaialdi berean, kadete mailako Nafarroako trontzalarien finala ere jokatuko da.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
