Preso gaixoen askatasuna eskatzeko astebeteko gose greba egingo dute Huelvan
Huelvako espetxean dauden euskal presoek gose greba egingo dute larri dauden preso gaixoen askatasuna eskatzeko. Etxeratek atzo azaldu zuenez, Andaluziako kartzelan dauden presoetatik bostek aste bateko baraualdia egingo du. Horietako senide batek GARAri azaldu zionez, ekimena iragan ostegunean abiatu zuten eta Iker Olabarrieta Fiñuk eman dio hasiera baraualdiari.
Ekimen honen bidez, Etxeratek nabarmendu zuenez, Huelvako preso politikoek, gaixo larri den Aitzol Gogorza euskal preso politikoak, abuztuaren 6an hasitako eta sei egunez iraun zuen gose grebari hartu diote lekukoa.
Prentsa ohar batetan, presoen senideen elkarteak «eritasun larri eta sendaezina duten preso politikoek jasaten duten egoera kritikoa dela» salatu zuen, eta beren askatasuna «sistematikoki ukatzea egungo espetxe politikoaren salbuezpeneko neurri» dela eta, «haien osasun eskubidea larriki urratzen» duela salatu zuen
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ere bere «babes osoa» adierazi zien atzo Huelvako euskal presoei prentsa ohar batean.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
