Harri-zulatzea
Binakako txapelak banatuko dira Santurtzin
Bizkaiko bikote mistoen finala jokatuko da bihar Santurtzin, Bullon auzoan, 13.00etan. Ortuellako Burdin Gazteak arituko da, bi talderekin, Gallara, bi bikoterekin, eta gainerakoak talde ezberdinetako kideak batuta osatutako bikoteak izango dira.
Alde batetik, Kz eta Errekatxoko kide banarekin osatutako bikote bat izango da, eta bestea, berriz, Kz eta Aldai Aldek kide banarekin osatutako bikotea izango da. Guztira sei bikote lehiatuko dira.
Horrela, harri-zulatzaileen denboraldia amaitzear dago. Taldekako Euskal Herriko finala geratuko da jokatzeko, eta hori Gernikan izango da urriaren amaieran. Abuztuan hasi zen jokatzen, baina ekaitzak bertan behera utzarazi zuen, eta hasieratik jokatu beharko dute.

Opinion
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Topics of the day
«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Topics of the day
La RDC registra el peor desastre minero del mundo en 60 años

Topics of the day
Un vídeo prueba el disparo directo a Iker Arana, que perdió un testículo

Euskal Herria