J.L.
TRONTZA

Ontsalok eta Astiazaranek irabazi dute nesken Euskal Herriko Txapelketa

Ontsalok eta Astiazaranek irabazi zuten herenegun arratsaldean Uharte Iruñean jokatu emakumezkoen Euskal Herriko finala. Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai eman behar izan zizkion bikote bakoitzak.

Irabazleek, 3 minutu eta 46 segundo behar izan zituzten euren lanak amaitzeko. Atzetik, Iraizoz ahizpak (4.06) eta Sorondo eta Garcia (4.58) sailkatu ziren.

Mistoen Euskal Herriko kanporaketan, berriz, Ontsalo eta Eugi izan ziren larunbat iluntzean jokatu zen kanporaketako onenak. Etzanda jarritako 45 ontzakoari hamar epai eman behar izan zizkioten. 2 minutu eta 46 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko. Beraiekin batera, Sorondo eta Urrutia, Iraizoz eta Barberena, Etxaburua eta Aizpurua, Ispizua eta Ispizua, eta Astondoa eta Etxeberria izango dira Urriaren 12an Basaurin jokatuko den finalean.

Euskal Herriko Lasto-altxatze Txapelketan, berriz, ez zen ezusterik izan eta Tubi izan zen onena, guztira 25 jasoaldi lortuta. Berarekin batera, Lauzirika eta Amade izan ziren podiumean.