J.L.
Harri-zulatzea

Quintelak eta Hidalgok irabazi dute final mistoa

Burdin Gazteak taldeko Maria Quintelak eta Eduardo Hidalgok irabazi dute harri-zulatzeko Bizkaiko final mistoa. 8 zulo eta 2,9 zentimetroko marka egin eta gainerakoei alde nabarmena kendu zieten.

Bigarren posturako borroka handia izan zen, tarte txikian bikote ugari sartu baitziren. Ugarte taldeko Susana Maldonado eta Igor Benito sailkatu ziren bigarren, 7 zulo eta 8,7 zentimetroko markarekin. Hirugarren, Ariane Landa eta Ivan Kalabozo sailkatu ziren 7 zulo eta 6,4 zentimetroko markarekin, horrela podiuma osatuz. Atzetik, Arrate Beristain eta Iker Obregon, Sandra Rufrancos eta Gonzalo Rufrancos, eta Estela Marcos eta Miguel Angel Maniega sailkatu ziren. Finala jokatzeko guztira sei bikote zeuden sailkatuta.