GARA
BILBO

Saul Curto euskal presoa aske geratu da, lau urteren ostean

Saul Curto euskal presoa aske geratu da Barajasko aireportuan, lau urteko espetxealdiaren ostean.

Bilbotarra 2012ko urrian atxilotu zuen Polizia frantsesak Puy de Dome departamenduan eta ordutik preso izan da. Zigorra bete ostean aske geratu da. Barajasen zain zituen gertukoak.

Frantziako Jendarmeriak ETAko kide izatea leporatuta atxilotu zuen Curto. Europa Press eta Efe agentziek azaldu zutenez, 2008. urtetik ihes eginda zegoen. Ertzaintzak «terrorista bilatuenen» zerrendan sartu zuen.

Ostiralean presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzeak izan ziren Getaria (34), Portugalete (50), Irun (53) eta Zornotzan (62).