Baionako Udala, Euskaltzaindiarekin lankidetza akordioa adostu duen lehena

Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak atzo sinatu zuten lankidetza-hitzarmenarekin, Lapurdiko hiriburua bilakatu da Ipar Euskal Herrian euskararen Akademiaren lana eta eginkizuna aitortzen duen lehen erakundea.
Bere sorreratik egin bezala, «Hego zein Ipar Euskal Herria kontuan hartuz lan egiten segituko» duen arren, euskararen araugintzan eta normalizazioan Euskaltzaindiaren erreferentzialtasuna aintzat hartzea eta elkarlana ofizialtzea ekintza «historikotzat» jo zuen Urrutiak.
Egitasmo zenbait abian jada
Lankidetza hori hainbat alorretan zehaztuko da (herritarrei eta Herriko Etxeari hizkuntza aholkularitza, jardunaldiak, toponimia jorratzea...) eta egitasmo batzuk berehala gauzatuko dira; hala nola, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren 7. liburukiaren aurkezpena gaur bertan edota Hiztegi berriarena datorren astean.
Etxegarayk ziurtatu zuen Baionako Udala «euskara, euskal kultura, baita okzitaniarra ere» sustatzeko prest dagoela. Datorren urtarrilean abian jarriko den Euskal Elkargoak ere asmo bera duela gogorarazi zuen eta, horren erakusle, egun bideratzen zaion aurrekontua %7tik %25era igaroko dela nabarmendu zuen.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
