Pontxo mexikarra bai; eta kaikua zergatik ez?
Gure lurraren eta historiaren parte diren txamarra eta jakei buruzko erreportajea prestatzen aritu naizela izan nuen, Amaia Mujika etnografia teknikariaren eskutik, Bilboko Euskal Museoko «dendaosteko» armairua ikusteko pribilegioa. Zenbat janzki eder, denboraren joan-etorriak zauritutakoak, zenbat bizipen oihal haien artean, testigantza mutuak… Xehetasun txikienak –zela ukalondokoa, zela botoi ilara bat gehiago edo gutxiago izatea– aldatzen zuen jakaren jatorria eta erabilera. Liluragarria zinez!
Erreportajearen bidegurutzeetako batean ezagutu nituen Ane Albisu Ikerfolk-eko ikertzailea eta Oihane Pardo, amonaren kaiku kaletarrean oinarrituta, bertsio modernoak egiten ari den donostiarra.
Eta hirurek, gure kaikuei dieten maitasunetik, bat egin zuten bi ideiatan: ondare honen gainean oro har dagoen ezjakintasunean eta berau kalera ateratzeko garrantzian. Curriculumean txertatzeko beharraz mintzatu ziren, ezjakintasuna belaunaldi batetik bestera betikotzen ari garelako bestela.
Herrialde aurreratu batek ezin ei du hala izan, kulturaren zaintzan ez baditu bere sustraiak ezagutzen, errespetatzen eta zabaltzen. «Maitatu eta goxatu», eta janzkeraren bidez komunikatu: ni Euskal Herrikoa naiz. Munduan kokatu, historian murgildu.
Har bezate arnas jaka hauek urtean behin irekitzen diren kutxetatik beste arropekin armairua partekatu dezaten. Erokeria? Ausardia? Akaso, hausnartu beharko genuke zergatik egin ditugun geure pontxo mexikarrak edo koadrodun gona eskoziarrak. Eta kaikua, zergatik ez?

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
