Saridunen ekimena
Rohingya herria baztertuta bizi da, Birmaniako mendebaldeko garai bateko Arakanen. Herrialdeko agintariek ez diete herritartasunik onartzen eta segurtasun indarren gehiegikeriak oso merke ateratzen dira: ez dute inoiz ezer ordaintzen.
Egoera larriagotzen du Birmaniako benetako agintaria, Aung San Suu Kyi (aholkulari bezala ageri da, baina guztiek dakite bera dela benetako presidentea) Bakearen Nobel saria jasotakoa izateak. Sari hori jasotako pertsona batek, nolaz egin dezake, edo onar dezake, rohingyen aurka hain bortizki aritzea? Asko kostatzen da hori ulertzea.
Joan den astean Bakearen Nobel saria jasotako dozena bat lagunek idatzi bat sinatu zuten NBEko Segurtasun Kontseiluari tragedia hura, garbiketa etnikoa eta gizateriaren aurkako krimenak saihesten lagundu dezan. Normalean tankerako idatziek ez dute aldaketarik eragiten, baina badirudi oraingo honetan zerbait aldatzea lortu dutela eta Birmaniako Gobernuak zenbait polizia atxilotu ditu, gutxiengo horren aurkako tratu txarrak jasotzen dituen bideo bat plazaratua izan ondoren. Birmania utzi eta Bangladeshera iritsi direnean kontatu dituzten gauzek edonor hunkituko dute.
Zer gertatuko da orain polizia horiekin? Inpunitatearen amaieraren hasieraren aurrean al gaude? Ez daukagu jakiterik. Gutxienez poztekoa da izen handiko saridunei behingoz jaramon egin izana. Zerbait beharko dugu Donald Trump bezalako pertsonaia bat Etxe Zurira sartzeko prestatzen ari denean, eta bere ondoan gehiago aberastu beste konturik buruan ez duten politikariak eta lagunak elkartzen ari direnean.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
