Baionako Euskal Museoak bisitarien errekorra gainditu zuen 2016an
Joan den urtean 61.275 bisitari izan zituen Baionako Euskal Museoak. 1924an sortu zenetik inoiz izandako kopururik handiena da, eta 2015eko datuekin alderatuta %30,5eko igoera izan du.
Gorakada horren arrazoi nagusietako bat “1660- Pirinioetako Bakearekin. Politika eta familia” erakusketa izan da, Donostia 2016ren “Bake ituna” proiektuko atala. Beste arrazoi bat Lapurdin udan izan den denboraldi turistiko ona izan da. Abenduan ere bisitarien kopuruak %20 egin du gora, aurreko urtearekin konparatuta.
Jarduerak
Urteko jardueren igoera ere lagungarria izan da marka gainditzeko. Museoak 83 ekimen antolatu zituen, 2015ean baino %40 gehiago.

Topics of the day
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria
El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Topics of the day
Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

Topics of the day
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Topics of the day