Hondakinak ilegalki utzi izanagatik auzitara
Donibane Lohizuneko SLTP enpresa eraikuntzako hondakinak ilegalki uzteagatik epaitu zuten asteartean Baionan. Senpere, Bidarte eta Biriatuko lurretan kutsadura ere sortu duten eraikinetako hondarrak gune berezituetatik kanpo uzteagatik 50.000 euroko isuna eskatu du prokuradoreak. Erabakia martxoaren 7an emanen da ezagutzera.
CADE ingurumenaren aldeko kolektiboak urteak daramatza Ipar Euskal Herrian «ohikoa» den enpresen jokamolde hau salatzen, eta epaiketan akusazio partikular gisa aurkeztu da. Salaketa honen bitartez botere publikoek gaia esku artean hartzeagatik poza agertu du kolektiboko Victor Pachonek. Eta Euskal Elkargoaren abiatzearekin egoera kudeatzeko baliabide publikoak ezarriko direla espero dute.

World
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

World
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Topics of the day
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria