Galderen formulazioa ezberdina izango da Oiartzualdeko herrietan

Martxoaren 19an herri-galdeketak burutuko dira Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenterian. Demoarso plataformak atzo azaldu zuenez, galdeketa udalerri guztiek batera egingo badute ere, bakoitzak bere galdeketa egingo du eta bere galdera adostu du. Horrela, galderen formulazioa desberdina izango da herri bakoitzean.
Honako hauek izango dira herri bakoitzean egingo diren galderak. Lezon, «Nahi duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?»; Oiartzunen, «Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?»; eta Pasaian, «Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?». Errenterian bi galdera egingo dira: «Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? Lehenaren erantzuna baiezkoa bada, «ados zaude independentea izatearekin?».
Hurrengo asteetan hedapen kanpaina jarriko dute martxan Oiartzualdean. Demoarsok adierazi zuenez, aipatutako kanpainaren xedea «iritzi truke librea eta parte hartze zabala eragitea da».

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
