Heriotza eredugarria
Bigarren Mundu Gerrak utzi zuen pertsonaia ezagunenetakoa da Janusz Korczak. Pedagogo, idazle eta pediatra judu-poloniar hau umezurztegi bateko arduraduna izan zen Varsoviako ghettoan. Umeak hezteko metodo berritzaile eta antiautoritarioen defendatzailea izanik, Korczakek errefusatu egin zuen bere burua salbatzeko egin zioten eskaintza oro, umeekin bururaino geratzea lehenetsiz. Lan honek ume horien azken eguna erakusten digu, bere poz eta arrangura guztiekin.
Agertokia eta publikoarentzako lekua bat eginik, umezurztegiaren barrakoia irudikatzen du eszenografia itzelak. Ikuslea bertako mahai edo alboetako ohatzeetan kokatzen da, umezurtz bat gehiago balitz bezala eta, ondorioz, berez hunkigarri suertatuko zaion antzezpen batean erabat barneraturik.
Egokiak iruditu zaizkit obraren osagai guztiak, baina bereziki aproposa ikusten dut aurreikusi den publiko mota; historiako pasarterik latzenetako batez diharduen lan hau institutuetako gazteentzat programatu baita nagusiki. Hain zuzen ere, heriotzaz umeei zintzotasunez hitz egiteko beharra Korzcaken ideietako bat zen, obran bertan agerrarazten den moduan.
Imajinatzen dut nerabeentzat are hunkigarriagoa suertatuko dela obra: ohatzeetan jarririk, protagonista sentituko dira kontaketa izugarri, samur eta triste honetan, oso esperientzia hezigarria jasoaz.

Vuelco en la Ertzaintza: Euspel gana y rompe con 20 años de hegemonía

EH Bai destaca el notable aumento de alcaldías abertzales de izquierda

«Aroztegiaren borroka irabazita alferrik da literaturatik jarraitzea»

Aberri Eguna euskal lurralde guztietan jai ofiziala egiteko deia Lizarratik
