Emecheta
Second Class Citizen”. Bigarren mailako herritarra. Probokatzailea izan nahi du izenburuak, zalantzarik gabe, baina horrek ez du errealitate gordinetik urruntzen. Halaxe sentitzen baita Adah, txikitan metropoliari buruz aitari entzundako laudorioak gogoan 22 urterekin Londresera abiatzen dena. Britainia Handia, ordea, ez da Nigeria, ezta ere Londres Lagos. Jaioterrian goi klasekoen pribilegioak gozatzeko aukera izan zuen; han inor ez zen bere ikasketei balioa kentzen ausartuko. Londresen kolonia ohietatik heldutako beste azalilun bat besterik ez da. Berdin du zein familiatakoa den, zein unibertsitatetan jaso zuen diploma, zein txukun hitz egiten duen ingelesa. Azal ilunekoek, bere azal iluna dela eta, ez dute ahotsik ez eskubiderik inperioaren bihotzean. Zerotik hasi beharko du Adahk. Eta ez da zeregin batere erraza. Azal ilunekoa ez ezik emakumea baita bera. Hutsaren hurrengoa Enoch Powellek “zuri” mantendu nahi duen 1960ko eta 1970eko hamarkadako Britania Handian. Laguntza gutxi du etxean senarrak bere kontra egiten baitu barne frustrazioak arintze aldera, ohartu gabe tragedia bera bizi dutela. Bost aho elikatu behar ditu, sei senarrarena berarena kontuan hartuta, eta ikasketekin jarraitu bizitza osoa ez dezan besteentzat lanean igaro.
Adahri buruz idaztea erraz egin zitzaion Buchi Emechetari, Nigeriatik Ingalaterrara joandako beste hainbat emakume bezala bera ere izan zelako Adah. Britaniar Inperioaren Ordena jasotzera iritsi zen bigarren mailako herritarra. Goian bego.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
