ZUBIETA ETA ITURENGO INAUTERIAK
BESTA BASATI ETA AUTENTIKOA BIZIARAZTEN DUTE JOALDUNEK

Bizitzekoa da joaldunak protagonista dituen inauteria. Ezinezkoa da ikusle soil izatea. Ezustean, izaki harrigarri –eta, sarri, beldurgarri– batek harrapatu eta parte bilakatuko zaitu. Eromenaren parte, naturaren ernatzearena, honek dakarren pozarena, partekatzearena... Zubietako arkupeetan kozinatzen da besta. Han lotzen dituzte indarka gerrian ardi-larru eta joareak, neskek eta mutilek, helduek eta haurrek. Ederki gosalduta ekin zioten atzo bideari, isipuari eraginez, Malerreka ederrean. Aurtiztarrekin elkartu eta, Latsaga zubian barna, Iturenera ailegatu ziren. Eta, hiru tokitako joaldunak biltzean, irri eta barrenak askatu zituzten. Gaur iturendarrek bisita itzuliko diete zubietarrei.

Topics of the day
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Topics of the day
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Topics of the day
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Topics of the day
«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»

Topics of the day