Estiloa
Aurrekoan Pio Barojari irakurtzen nion idazterakoan garrantzi handia ematen ziola estiloari, nola idatzi, zeri eman garrantzia. Aipatzen zuen Barojak kritikari batek esaten zuela berak pertsonaiak baino giroak, inguruak zituela ardatz bere idatzietan, haren eleberri bat irakurtzerakoan gogoan gelditzen direla ekintzak janzten dituzten giroak eta paisaiak, pertsonaien gainetik. Barojak onartzen zuen esanez bera inpresionista zela, idazle inpresionista. Oier Guillan idazlea berak eta bere taldekideek egiten duten antzerkiaz ari zen elkarrizketa batean. Aipatzen zuen dramaturgia garaikidea ez zela oso aintzat hartzen Euskal Herrian, eta berak antzezlanak idatzi arren, gero taldearekin moldatzen zirela, talde lan hori zela euren lanaren ardatza. Bi idazleak euren sormenaren estiloaz ari zaizkigu. Barojarekin bat nator hein handi batean estiloari ematen dion garrantzian, izan ere, horrek berezituko du sortzaile baten lana besteen aurrean. Estiloak sortzailearen gogoeta estetiko eta, zergatik ez, etikoa, azalduko ditu bere lanean. Musikari bati baino gehiagori entzun izan diot bere soinu propioa bilatzearen kezka. Bilaketa hori sormen lanaren alderik garrantzitsuena dela esango nuke.
Kontalaritzan estiloen gaineko gogoetak eskasak izan ohi dira. Korronte artistikoak ba ote dira? Ez zaio behar besteko garrantzirik ematen kontu honi, horregatik agian, kontalari asko neurri berean ebakiak direla dirudi. Estilo estandar bat hartua da kontagintza. Horregatik, agian, ez du interes handirik pizten.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
