errugbia
Biarritzek hutsik egiteko inongo tarterik ez dauka
Joan den astean galdu ostean, Biarritzek gaur irabazi beharra dauka Aguileran Beziersen aurka. Lapurtarrek minutu txarrak izan zituzten Narbonan, eta han egin zien ihes partidak, eta erreakzionatu zutenerako berandu zen.
Une honetan igoera fasea jokatzeko lekuetatik kanpo dago, baina gaur garaipena lortuko balu, berriro ere hor sartuko litzateke. Beziers egoera nahiko erosoan dago, beherako arrisku handirik ez baitauka, eta gorako ere ez gehiegi, baina dituen aukera apur horiei eusteko irabazi beharra dauka gaur.
Zuri-gorriek badakite gaur 20.30ean hasiko den neurketan ez daukatela galtzerik, bestela sekulako pausoa emango lukete atzera. Lapurtarrek ez daukate baja aipagarririk.

Topics of the day
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Topics of the day
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Topics of the day