GARA
BILBO

Marijane Minaberri idazle eta euskaltzain nafarra hil da Bordelen

Marijane Minaberri, 1926. urtean Bankan jaiotako idazle oparo eta euskaltzaina, zendu zen atzo, Bordelen.

Andereño eta Atalki ezizenez ere ezaguna zen Minaberrik hedabideetan argitaratu zituen bere lehen poema eta ipuinak. ‘‘Amañokantua’’ eta ”Esku miresgarria’’ olerkiak dira horren adibide, 1960an ‘‘Gure Herrian’’ plazaratu zirenak. ‘‘Sagutxo ausarta’’, ‘‘Sagutxo jakintsua’’, ‘‘Ipuin azau bat’’ eta ‘‘Puxka’’, besteak beste, liburuak etorriko ziren gero.

Zabalkuntza handia ere izan zuten beste lan batzuek, Oskorri taldeak ‘‘Marijane kanda zan’’ kaleratutako diskoari esker.

Itzulpenak, hiztegiak... luzea da bere sorkuntza.