GARA
errenteria

Oarsoaldean erabakitzeko eskubideari bultzada eman diote

Hilaren 19an egingo duten galdeketa berotzeko asmoarekin ekitaldi ugari izan zituzten atzo Oarsoaldeko lau udalerritan, Demoarsoren eskutik.

Errenterian Biteri kalean piztu zuten txupinazoa eta ondoren musikak alaitu zituen bazterrak. Eguerdian 300 lagun elkartu ziren herri bazkarian.

Lezon, bestalde, kultur arloan lan egiten duten eragileak elkartu ziren datorren larunbatean egingo duten ekitaldia prestatzen hasteko.

Horrekin batera, maiatzaren 7an Urola Kosta eskualdean egingo duten galdeketa sostengatzeko 8.691 herritarren sinadurak aurkeztu zituzten, populazioaren %10.