Txotx, Seaskaren alde

Baionako Sagarno Egunari «txotx» egiteko gaualdia antolatu zuten ostegunean Bernart Etxepare Lizeoko gurasoek. Ekainaren 10ean hiriburuko Denen Etxean egingo den bestak bat egin du Seaskak ikastetxe berria finantzatzeko abiatutako “Hazten gaitu, hazten dugu” sagarrondoen inguruko kanpainarekin.
Paxkal Indo Seaskako burua eta Jeff Mateo Bernart Etxepare lizeoko lehendakaria ez ezik, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza ere bertan izan zen. Alkateak «euskararen sagartzea» osatzeko, lizeotik hurbil bi hektarea emanen dituela jakinarazi zuen ofizialki.
Sagarno Egunak berriz hirira bueltatzearekin pozik agertu ziren ekimenaren babesle Pantxika Maitia eta Alain Darroze sukaldaria. Urteetan jaia bertan behera gelditu eta gero, lizeoko gurasoek berriz hartu dute xede berri batekin, tokikoa izatetik Euskal Herri mailakoa izatera pasatzea.
Kanpainan parte hartu duten guztiak gonbidatu nahi dituzte egun horretara. Denera 300.000 euro behar dituzte, eta 140.000 bilduak dituzte. Horretarako 2.000 sagarrondo saldu dira, horietatik 500 Euskararen Sagartzean landatzeko.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
