Berako alkateari eta lau laguni isuna, Kalera Kalera-gatik
Berako alkate den Josu Iratzokiren eta beste lau lagunen kontra isuna ekar dezakeen zigor-espedientea ireki du Guardia Zibilak, abenduan Kalera Kalera ekimenaren barruan itxialdia eta elkarretaratzea egiteagatik. «Mobilizazioa aginteari aldez aurretik ez jakinaraztea» da argudioa. Berako kuarteletik bertatik abiatu da salaketa.
Mozal Legea delakoaren arabera, bakoitzari 100 eta 600 euro arteko isuna ezarriko dietela aurreikusten da. Orotara, mobilizazioan 90 lagun inguruk parte hartu zutela dio Guardia Zibilak, baina aipaturiko bostak hartzen ditu antolatzaile edo bultzatzaile gisa.
Gertaturikoaren kontakizun zehatza egiten du espedienteak, egindakoa delitu larria balitz bezala. Hala, abenduaren 16an hamabost lagun inguruk gaua udaletxe barruan eman zutela adierazi ondoren, hurrengo egunean 13.00 aldera, «Udal Plazako lurrean ‘Kalera’ dioten hizkiak jartzen hasi ziren, zinta erabiliz; bertan kokatuko ziren arratsaldeko elkarretaratzean parte hartuko zutenak. 17.10 aldera, 90 lagun elkartu ziren. 17.30ean, itxialdian zirenak kalera atera eta batu egin zitzaizkien (...) 18.30ean amaitu zen, euskaraz kantu bat abestu ostean».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
