Erretiratuen manifestazioa Gasteizen, pentsio duinak aldarrikatuz
Hilabetean 1.080 euroko pentsio duinak helburu, 200 bat erretiratu atera ziren kalera atzo Gasteizen. “Pentsio publikoen alde” zioen pankartaren gibelean, manifestariek, erretiratuen hainbat kolektibok deituta, “Pentsio gehiago, ustelkeria gutxiago” eta antzeko oihuak egin zituzten.
Bizitza Duinaren Alde elkarteko Jose Antonio Armentiak bat egin zuen mobilizazioarekin pentsio publikoen sistema arriskuan ikusten duelako. «Plan pribatuen sistema sustatzen saiatzen ari dira». Oroitu zuen, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan %0,25 igoko direla pentsioak; aldiz, Kontsumoko Prezioen Indize orokorra (KPI) %1,8 goitituko da. Horrek erran nahi du 2022rako prestazio horiek ia %9ko erosahalmena galduko dutela.
Apirilaren 22an Donostia, Gasteiz eta Bilbon elkarretaratzeak izanen dira aldarri berarekin.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
