sokatira
Goiherri lehen saiokoa errepikatzen saiatuko da
Berriatuan jokatuko da, pilotalekuaren atzean dagoen belardian, Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako bigarren jardunaldia, 17.00etan hasita. 680ko mailan izango da, aurreneko jardunaldian bezalaxe.
Joan den astean jokatu zen lehenengo saioan Goiherrik irabazi zuen, eta emaitzak errepikatzen baldin badira, txapela lortzetik gertu geratuko da. Gaztedi saiatuko da hori galarazten eta gaur sailkapena berdinean uzten. Gaurkoa eta gero beste jardunaldi bat geratuko da maila honetan.
Aipaturiko bi taldeekin batera, Goiherri B, Mutriku eta Akelarre izango dira lanean. Goiherri B geratu zen hirugarren lehen saioan, eta Erandioko bigarren taldeak ere podiumean izan nahi du.

Topics of the day
Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

Topics of the day
El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Topics of the day
Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

Topics of the day
El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

Topics of the day