Nazioarteko eran abiatuko da denboraldia

Udaberriarekin batera iritsi da sega denboraldia, eta hasi Almitza elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Ligako lehen saioarekin hasiko da. Aurten, gainera, Suitzan izango da Europako Txapelketa, abuztuaren 18, 19 eta 20an.
Zaldibian abiatuko da, eta Iortzako belardietan jokatuko da aurreneko saioa, bihar eguerdian, 12.00etan. Bertan gizonezkoak eta emakumezkoak arituko dira, baita gaztetxoak ere, horiek ere izango baitute Europako Txapelketan aritzeko aukera.
Mutiletan, beste batzuen artean, Mitxelena, Berakoetxea, Urrutia, Goenaga, Apalantza eta Gabirondo II.a izango dira. Nesketan, Etxaburua, Astondoa eta Otamendi han izango dira.
Gizonezkoek 100 metro karratuko sail bana moztu beharko dute, eta emakumeek, eta gaztetxoek, berriz, 35 metro karratuko sailak. Txukuntasuna eta abiadura uztartzen dira lehiaketa honetan. Hemendik aterako dira udan jokatuko den Europako Txapelketarako selekzioak. Faboritoen artean, Bixente Mitxelena, Jexux Goenaga, eta Alatzne Etxaburua nabarmentzen dira. Igor Esnaola da arituko ez dena. Arazo fisiko batzuk direla-eta ezin izango du jardun.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
