Europako Txapelketarako bidean, Nafarroan egingo dute azken geldialdia
Euskal Herriko Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da gaur Udabe-Beramendin17.00etan. Txapeldunez gain, selekzioa osatuko dutenak ere ezagutuko dira.

Almitza Elkarteak antolatzen duen nazioarteko erako Euskal Herriko Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da gaur Udabe-Beramendin, 17.00etan hasita. Ligako txapeldunak ezagutzeaz gain, abuztuan jokatuko den Europako Txapelketan Euskal Herria ordezkatuko duten segalarien izenak ere ezagutu ahal izango dira.
Mutiletan txapela lortzeko bidea ongi egina dauka Julen Gabirondok. Une honetan 118 puntu batzen ditu, eta lauko aldea ateratzen dio Altzori, bostekoa Mitxelenari, eta seikoa Otegiri eta Goenagari. Ondorioz, gauzak oso gaizki egiten ez baldin baditu, txapela lortzeko aukera asko izango ditu.
Baina une honetan, ordea, beste gauza batzuk airean daude. Europako Txapelketara 30 urtetik gora dituzten hiru segalari joan daitezke gizonezkoetan, eta hor borroka handia dago. Une honetan, maila horre- tan, Jauregi joango litzateke aurrena, eta puntu batera dago Mitxelena, bira Goenaga. Hirurak gainera, txapela bera ere lor dezakete. Gizonezkoetan guztira hamar segalari joaten dira Europako Txapelketara.
Nesken mailan gauzak estuago agertzen dira. Maila honetan gaurkoa izango da benetako finala; izan ere, sailkapeneko lehen postuan berdinduta daude Alaitz Imaz eta Ainara Otamendi. Horren ondorioz, gaurko saioa irabazten duenak lortuko du txapela. Hirugarren sailkatua Mazkiaran da, eta hau lehen bietatik lau puntura dago une honetan. Bost izango dira Europako Txapelketan, eta bakarra 30 urtetik gorakoa, eta hori nahikoa bideratuta dauka Mazkiaranek.
Gaur erabakiko dira gaztetxoen mailako txapelak ere, bai mutiletan bai nesketan. Horiek ere abuztuan izango dute Europako Txapelketa jokatzeko parada.
Bihar, 17.30ean hasita, Barrikako Harri-jasotze Torneoa jokatuko da. Bertan, Scott, Romano, Bulgarea, Mielgo, Gisasola, Julio Jimenez eta Iñigo Jimenez arituko dira lanean. Batzuk Euskal Herritik kanpokoak dira.
Goiherrik 640ko txapela ia eskuetan dauka
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako azkeneko jardunaldia jokatuko da 640ko mailan, gaur 17.30ean Bilbon, Etxebarria parke ondoan dagoen Mallonako belardian. Goiherri A taldeak txapela ia bideratuta dauka, bigarren dagoen Gaztedi A taldeari bi puntu ateratzen baitizkio. Emozioa hirugarren posturako egongo da Goiherri B eta Mutrikuren artean.
Aipaturiko talde horietaz gain, Gaztedi B, Akelarre eta Getxo ere lehiatuko dira. Gaur Goiherrik txapela lortzen badu, denboraldiko bigarrena izango luke. J.L.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
