«Amnistia da bide bakarra», aldarrikatu dute Bilboko kaleetan

Ehunka lagun bildu zituen atzo arratsaldeko azken orduan Bilbon Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua delakoak antolaturiko manifestazioak. Beste behin ere, amnistia aldarrikatu zuten «bide bakar» gisa. Aurretik luntxa eta kontzertuak iragarriak ziren.
Azken urteotako ohiturari jarraituz, Aste Nagusiaren bigarren larunbatean burutu zen mobilizazio hau, Moyua Plazatik abiaturik.
Donostiako estropaden testuinguruan aldarri bera aterako dute kalera Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideek, bigarren igandean hain zuzen ere, irailaren 10ean. Bulebarra hartuko dute abiapuntu, 13.00etan.

Sports
«Hau da gure herria, hau da gure selekzioa, hauek dira gure koloreak»

Topics of the day
«Konponbide demokratikoa behar du euskal gatazka politikoak»

Euskal Herria
A un centro para ancianos con 67 años por tener discapacidad
Opinion
El PNV, la FIFA y la política de la marcha atrás

Topics of the day