Txantrea eta Beti Gazte izan dira aurreneko jardunaldiko talderik onenak
Beti Gazte eta Txantrea izan dira Nafarroako Goma Gaineko Txapelketako lehen jardunaldiko bi talderik onenak. Neskak 375 kilokoan lehiatu ziren, eta talde bakoitzean sei tiralari ziren.
Txantreak jokatutako tiraldi guztiak irabazi egin zituen, eta ondorioz beraientzat izan zen aurreneko postu hori. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren Beti Gazte eta Berriozar. Bakoitzak irabazi egin zion Antsoain taldeari, eta Txantrearekin, berriz galdu egin zuten. Euren arteko tiraldia berdinean amaitu zen. Antsoainek, berriz jokatutako tiraldi guztiak galdu egin zituen.
Mutilak 640ko mailan aritu ziren, eta hemen talde bakoitza zortzi tiralariz osatutakoak ziren. Beti Gaztek jokatutako tiraldi guztiak irabazi egin zituen. Berriozar sailkatu zen bigarren postuan Beti Gazterekin galdu eta Antsoain mendean hartuta, eta azken hauek itxi zuten sailkapena tiraldi guztiak galduta. Ondorioz, sailkapen nagusia, eguneko sailkapenaren bera izango da.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
