Badaiotz eta Beti Gazte izan dira talderik onenak

Badaiotz eta Beti Gazte izan dira Lauko Goma gaineko azkeneko txapelak lortu dituztenak. Arabarrek nesken 260ko mailan irabazi zuten, eta nafarrek, berriz, mutilen 300eko mailan.
Nesketan sekulako berdintasuna egon da lehen fasean, eta finala ere oso dotorea ikusten zen hasi aurretik, eta gero ere horrelaxe izan zen. Badaiotz zen faboritoetako bat, eta arabarrek ez zuten barkatu. Ibarra bi talderekin zen azkeneko saio honetan, eta eurengan ere bazegoen itxaropenik, baina moreak bigarren eta laugarren postuekin konformatu behar izan ziren. Bien tartean, berriz, eta podiuma osatu zuena, Txantrea A izan zen, horrela, podiumeko aurreneko hiru postuetan Euskal Herriko hiru herrialde ezberdinetakoak kokatuz. Bosgarren postuan amaitu zuen Beti Gaztek, eta Berriozar azkena geratu zen finalean.
Mutiletan ere gauzak estu ikusten ziren, baina faboritoen artean agertzen zen Beti Gazte, eta azkenean, Lesakakoek eraman zuten txapela, lehen postu hori eskuratuz. Sokarri sailkatu zen bigarren postuan, eta Ñapurrak, hirugarren, podiuma osatuz. Atzetik, Baigorri, Berriozar B eta Kaskailueta geratu ziren.
Honekin amaitu da Lauko Goma gaineko Txapelketa, eta urte berriarekin batera hasiko da denboraldiko unerik indartsuena.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
