Badaiotzek emakumezkoen txapela lortzeko urratsa egin nahi du
Goma gaineko Euskal Herriko Txapelketan bigarren jardunaldia jokatuko da emakumezkoen 540ko mailan, eta aurrenekoa, berriz, gizonezkoen 640ko mailan.
Nesketan, Badaiotz izan zen lehen jardunaldiko onena, eta berarekin batera, Gaztedi, Ibarra eta Beti Gazte lehiatuko dira.
Mutilak 640ko mailan jardungo dira eta Abadiño, Beti Gazte, Murueta, Ibarra, Sokarri, Gabadi-Jutsi, Ñapurrak-Lagunak eta Zuraide izango dira lanean arituko diren taldeak. Bi jardunaldiko ligaxka jokatuko dute eta sei onenek jokatuko dute finala. Saioa Mungiako Bentades ikastolako kiroldegian jokatuko da bihar, 11.30ean.
Giza proban, Euskal Herriko finala jokatuko da gaur Mungian. 12.00etan, 85 kilo baino gutxiago pisatzen dutenak arituko dira, eta han izango dira Bilbao, Amade, Real de Asua eta Abasolo. 17.00etan, 85 kilo baino gehiago pisatzen duten kirolariak arituko dira eta Lopez, A. De la Concepcion, G. De la Concepcion, Altzola eta Murueta neurtuko dira.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
