«Zuhainpeko soinuak» ikuskizuneko abestiak disko batean jaso dituzte
Ahozko transmisioa izan zuten jomugan Mireia Gabilondok zuzendutako “Zuhainpeko soinuak” ikuskizuna osatzerako orduan eta, orain, disko batean bildu dituzte lan horretan jorratu zituzten kantu nagusiak.
Besteak beste, Zuberoako musikaren adierazgarri nagusietakoak diren Jean Mixel Bedaxagar eta Mikel Etxekoparrek eta euskal musika tradizionalaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranek hartu zuten parte ikuskizunean eta haien ondoan izan ziren, melodiak berriak sortuz, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran.
Hala, diskoak biltzen dituen hamasei kantuetan musika instrumentu tradizionalek hartzen dute nagusitasuna eta, aurkezpenean azaldu zutenez, zenbait kantutan Zuberoako musikatik Hego Euskal Herrikora egiten da jauzi, “Txori errexiñola” kantuan adibidez.
Grabaketa Elkar estudioetan egin zuten eta bederatzi musikarik hartu du parte.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
