Tradizioak ikuskizun garaikideekin eginen du bat Hartzaron
Udaberriari ongi etorria ematen hasteko, inaute garai honetan, Hartzaro festibalak tradizioan oinarritutako hitzorduak ikuskizun garaikideekin elkartuko ditu. Uztaritze inguruan Herri Soinu elkarteak antolatzen duen jaialdiaren 22. edizioa atzo hasi zen, eta otsailaren 13ra arte luzatuko da.
Orotara 500 soinulari, antzezle eta dantzari baino gehiago izanen dira antolatu diren hitzordu anitzetan. Bukaerako ekimenean ere parte hartzea handia izanen da, artista profesionalekin batera herritarrek eginen duten inauteri ospakizunean 250 pertsona inguruk hartuko baitute parte.
Inauteri ospakizunei loturik Philippe Oyhamburuk mintzaldi bat eskainiko du, dantza ikastaldiak izanen dira eta karrikako animazioak eta ekitaldi berritzaileak izango dira. Sorkuntzek ere toki handia izanen dute egitarauan: Tartean konpainiaren “Ez Dok Hiru: Euskal musikaren benetako istorioa” antzerki musikatua, So. K taldearen “Hatsa” ikuskizuna, Zarena Zarelakoren “Giz'arte”, Izartxoren “Hartza Iguzki”, Kukai dantza konpainiaren “Oskara” eta “Mugetatik at!!!” Burrunkaren eskutik.
Herri Soinu
Herri Soinu elkarteak musika eta dantza tradizionala sustazea eta hedatzea du helburu. Horri lotuta, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean aritzen da eta Euskal Herriko Txistulariekin batera ere egitasmo bat abian dauka txistuaren praktika Euskal Herrian berpiztea xede.
Hartzaro jaialdiaz gain elkarteak beste hitzordu batzuk ere antolatzen ditu euskal kultura gizarteratzeko. Horren adibide dira martxoaren 16tik 18ra Kanbon egingo den Hartza Altzoan eta urriaren 11tik 14ra Uztaritzen egingo den Herri Uzta.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
